25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Larraungo Udal Planaren aldaketa baten alde. Aldaketak 25. poligonoko 347. lurzatiari eragiten dio, eta Montserrat Armendariz Gorrizek sustatu du.

Larraungo Udalak 2021eko ekainaren 22an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Aldaketaren xedea da 402,31 m²-ko eremu bat sartzea hiri-lurzoruen sailean, 25. poligonoko 347. lurzatiari dagokiona. Lurzati misto bat da: 5.511,64 m² lurzoru urbanizaezina da (347B azpilurzatia), eta 231,03 m² hiri-lurzorua (347A azpilurzatia). Hiri-lurzorua handitzeko proposamenaren helburua da lehendik dagoen nabe bati atxikitako beste nabe bat ezartzea ahalbidetzea, gaur egun hiri-lurzoruaren muga hortxe baitago. Aldaketak, beraz, lurzoruaren sailkapena aldatzea dakar, produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua izatera pasatzeko. Eremu txikia da, hegoalderantz beheranzko malda duten belardi batzuk hartzen dituena.

Proposamenak lurzatiaren iparraldeko zatiari eragiten dio. Iparraldetik, kale publikoarekin eta lehendik dagoen eraikuntza batekin mugakide da; ekialdetik eta mendebaldetik, hiri-lurzatiekin (346. eta 348. lurzatiak); beraz, lurzatiaren aurrealdeak baditu beharrezkoak diren hirigintza-zerbitzuak.

Proposatutako aldaketak ez du ingurumen efekturik eragiten, azalera txiki bati eragiten dio, eta bertan ez da ingurumen balioko elementurik edo eremurik identifikatu. Bestalde, Larraungo lurraldea okupatzeko estrategiak eta ereduak herria garatzeko espazio potentzial gisa aurreikusitako eremu batean proposatzen da.

Larraungo udal mugartearen hegoaldeko herena, non kokatzen baita Madotz udalerria, Aralar KBEaren barruan dago. Hala ere, plangintza aldatzeko proposamenak ez die ingurumen efekturik eragiten, ez KBEan kontserbatu beharreko natura-balioei, ez eta KBEaren Kudeaketa Planean identifikatutako gako-elementuei ere.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea aldaketa honi buruz, ez baitu efektu nabarmenik eragiten ingurumenean: Larraungo Udal Planaren aldaketa 25. poligonoko 347. lurzatian, Montserrat Armendariz Gorriz andreak sustatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Larraungo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2200162