25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Herri-lurraren desafektazioa ondoren trukea egiteko, 1. poligonoko 353. partzelatik 356. partzelara

Sunbillako Udalak 2022ko urtarrilaren 7an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen Sunbillako bide bat, 1. poligonoko 353. partzelaren zati bat (750,64 m²) erabilera komunaletik kentzea, ondoren Rosa María Nieves Urquijo Zuloagaren eta Luis Vicente Larrarteren jabetzakoak diren Sunbillako 1. poligonoko 356. partzelaren zati bat (501,87 m²) azpipartzelarekin trukatzeko.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Sunbillan, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2201061