25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua:
“Arrosadia-Lezkairu” ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-NOV-21 (5/US).

“Iraganik espedientea jendaurrean egoteko aldia, hasierako onespena erabaki ondoren (2021eko martxoaren 15eko JOB, 4/US), proiektu honen behin betiko likidazioaren kontuari dagokionez: “Arrosadia-Lezkairu” ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa; ikusirik “Jendaurreko aldiaren ondoko txostena”, Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek 2021eko urriaren 29an emana; eta ikusirik “Proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua: “Arrosadia-Lezkairu” ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Azken dokumentua”, eta ikusirik espedientean jasorik dagoen txosten ekonomiko-juridikoa, horrekin guztiarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. “Jendaurreko aldiaren ondoko txostena” onestea, 2021eko azaroaren 5ekoa eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek prestatua. Txosten horretan erantzuten zaie aurkeztutako alegazioei, osoki edo zati batean baietsiz edo ezetsiz, erantzuna ematen zaie, halaber, argibide eskaerei eta zuzentzen dira akats material eta zenbakizkoak, doikuntzak hasiera batez onetsiriko dokumentura eramanik.

2. Behin betiko onestea “Proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua: “Arrosadia-Lezkairu” ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Azken dokumentua”, hasiera batez onetsiriko behin betiko kontuan eginik behar diren aldaketak eta zuzenketak, espedientean jasotako “Jendaurreko aldiaren ondoko txostena” delakoak proposaturikoaren arabera, eta behin betiko onestea lehendabiziko behin betiko urbanizazio gastua: 194.387.735,24 euro.

3. Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzara.

4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea”.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2200831