25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-10 oinarrizko unitaterako. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 17an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 17-ENE-22 (3/US).

«Ikusirik ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-10 oinarrizko unitaterako xehetasun-azterketa, izapidetzeko 2021eko abenduaren 16an Asier Jiménez Rubiok aukeztua, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2021eko abenduaren 20ko txostenarekin eta Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren 2022ko urtarrilaren 7ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-10 oinarrizko unitaterako, Intercentros Ballesol SAk sustatua. Haren helburua da definitzea sestrak eta osatzen duten eraikinen konposizio batasuna.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Asier Jiménez Rubiori eta Iruñerriko Mankomunitateari».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2200680