25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Industrialdea handitzeko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Udaleko alkateak, 2022ko urtarrilaren 17ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen industrialdea handitzeko urbanizazio proiektua, Mendabiako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2022ko urtarrilaren 20ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2200909