25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, Udalaren Antolamendu Planeko determinazio egituratzaileetan, lurzoru urbanizaezinaren esparruan, eraikinak ezartzeko baldintza orokorrei buruz (31. artikulua). Hasierako onespena

Udal honen Osoko Bilkurak 2022ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Lesakako Udal Planaren egitura-aldaketaren aldaketa puntualari, lurzoru urbanizaezinaren eremuan, 31. artikuluari dagokionez (eraikinak ezartzeko baldintza orokorrei buruzkoa). Aldaketa hori udal honek sustatu zuen eta Laura Apezteguia González eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzi zuten.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2201082