25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, UA27 unitatearen hirigintza-hitzarmenean (Bittiria kalea, 32). Hasierako onespena

Lesakako Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Juan Antonio Pikabea Zozaia jaunak sustatutako UA27 unitatearen hirigintza-hitzarmenaren aldaketari.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek eskuragarri izango dute espedientea udal-bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Lesakan, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2201076