25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

Lagapena eta baldintzak herri-lurra desafektatzeko, 6. poligonoko 289. lurzatian. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abenduaren 14ko ohiko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea Ibiriku Eguesibarko 6. poligonoko herri-lurzatian eta 298. lurzatian kokatutako 10 metro koadroko herri-lurra lagatzeko espedientea. Gainera, gehiengo osoz onetsi da Ibiriku Eguesibarko Kontzejuak herri-lurzati hori lagatzeko egiten dituen baldintzen agiria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2022ko urtarrilaren 20an.–Kontzejuko burua, María Blanca Iriguibel Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2200883