25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 741. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, eraikigarritasuna gehitzearen ondoriozko betebeharrak monetarizatzeko, Cordovillako 1. poligonoko 741. lurzatiari dagokionez. Lidl Supermercados SAUk aurkeztu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2200975