25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, 10. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, 10. poligonoko 8. lurzatian, Víctor Manzanal Martinek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2200681