25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena, Ilurdozko
UE-A01 unitatean. Hasierako onespena

Esteribarko Alkatetzak urtarrilaren 19an emandako 025/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da espediente hau: “Birpartzelazio proiektua eta hirigintzako hitzarmena, Esteribarko Udalari dirutan ordaintzeko hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapena, dagokiona UE-A01 exekuzio unitateari (6. poligonoko 368 zenbakidun katastroko lurzatia), Ilurdotzen (Esteribar)”. Sustatzailea Xabier San Martín Larrasoaña jauna da.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, honako xedapen hauen ondorioetarako: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3-b, 96.3-c, 25., 26. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta, orobat, arau horren 149. artikulutik 156.era bitartekoak, 168. artikulutik 170.era bitartekoak eta 72., 74. eta 79. artikuluak.

Esteribarren, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2200915