25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Plan berezia, Udal Plan Orokorreko Oncineda kirol eremuan (SGD-12/AR-1). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urtarrilaren 13an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Oncineda kirol eremuko plan berezia. Eremu hori Udal Plan Orokorrean SGD-12/AR-1 gisa dago zedarritua. Plan berezia Lizarrako Udalak sustatu du, eta Loperena Portillo Arquitectos SLk idatzi.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, egokiak iruditutako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin.

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2200672