25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Mezkirizko UE-14 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erroibarko Udal Planeko Mezkirizko UE-14 unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, Dolores Goyenaga Villabonak sustatua, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59. artikuluan ezarritakoaren arabera, espediente hori jendaurrean jarriko da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Lintzoainen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2200911