25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 309.etik 320.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 14an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da TECUM Iniciativas Inmobiliarias enpresak aurkeztutako idazkia (4871/2021 zenbakiko sarrera erregistroa), xehetasun-azterketa izapidetzeko eskatzen duena. Hona azterketa horren eremua: AR1eko 3.7 unitatea, 7. poligonoko 309.etik 320.era bitarteko lurzatiak.

Espedientean jasota dago 2021/1 xehetasun-azterketa, Nafarroako Gobernuko Hirigintza Atalak Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Planeamenduaren Erregistroan sartzearen aurkako txostena eragin zuena (4521/2021 zenbakiko sarrera erregistroa).

Kontuan hartuz arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da,

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea TECUM Iniciativas Inmobiliarias enpresak aurkeztutako xehetasun-azterketa (4871/2021 zenbakiko sarrera erregistroa). Hona azterketa horren eremua: AR1eko 3.7 unitatea, 7. poligonoko 309.etik 320.era bitarteko lurzatiak.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Ikusirik informazio publikoa, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea bertan behera uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen dute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2022ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2200695