25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bide-garbiketako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak, honako ebazpen hau eman zuen 2022ko urtarrilaren 25ean:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren bide-garbiketako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, deialdia ezen Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2021eko abuztuaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi eta zeinen aipamena 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9koan, argitaratu baitzen, honako hau ebatzi dut:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Izangaien zerrenda:

Onartuak:

NAN

ABIZENAK ETA IZENA

***2274**

IZU BEORLEGUI, DANIEL

***2296**

SENOSIAIN ETAYO, SUSANA

***2334**

ZUDAIRE ECHAVARRI, CARLOS

Baztertuak: Inor ere ez.

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Francisco Javier Barace Egaña, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko industria ingeniari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Óscar Esquíroz Noble, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Santiago López Odriozola, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Jorge Valiño Rodríguez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako eta antolaketako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako eta antolaketako teknikaria.

3.–Memoria-Lana:

Deialdiaren oinarrietako 10.1) puntuan aipatzen den memoria-lanak:

–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

  • Lanpostuaren zereginak eta betekizunak aztertzea.
  • Lanpostuan aritzeko baldintzak eta bitartekoak azaltzea.
  • Bide-garbiketako zerbitzuko antolaketa teknikoa.
  • Zerbitzua hobetzeko proposamenak.

–PDF formatuan eta USB batean aurkeztuko dira.

–PDFaren ezaugarriak:

  • Formatua: Arial letrakoa.
  • Tamaina: 12 puntu.
  • Lerroartea: soila eta justifikatua.
  • Luzera: 15 eta 20 orri bitarte (DIN A4).
  • Memoria orriei zenbakiak jarrita aurkeztu beharko da.

–Aurkezteko epemuga: 2022ko otsailaren 17an, 10:00etan, Zapatería kalea, 40ko 1. solairuko udal-aretoan.

–Memoria-lana aurkezteko plika-sistema erabiliko da; hortaz, ezin da memoria-lanean jarri ez izen-abizenik, ez inongo identifikazio markarik.

Ahozko defentsa egiteko data lan-memoria aurkeztu ondoren jakinaraziko da.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2201104