25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontrataziorako, funtzionamendu laguntzaile lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2022ko urtarrilaren 18an emandako ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, izangai zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, aldi baterako kontrataziorako, funtzionamendu laguntzaile lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta herritarrendako arreta bulegoetan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 18an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2200687