25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, luzatzen duena lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntza eskaerak ebazteko gehieneko epea (PREE programa, 737/2020 Errege Dekretuaren araberako jarduketak).

Etxebizitzako zuzendari nagusiak urriaren 16an emandako 234/2020 Ebazpenaren bidez, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzen deialdia onetsi zen (PREE programa), abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere.

Zortzigarren klausulak xedatzen du laguntzak Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen direla, eta sei hilabeteko epean ebatzi behar direla, arrazoibideak emanez. Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, ezetsi direla ulertu behar da.

Oinarri horien seigarren klausulan araututakoaren arabera, eskaerak aurkezteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 9: 00etan hasi zen, eta 2021eko uztailaren 31n bukatu, egun horretan bukatu baitzen lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikoko jarduketetarako laguntzen programaren indarraldia, 737/2020 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Etxebizitzako zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 234/2020 Ebazpena 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Epe horretan 184 eskaera aurkeztu dira, eta guztira 25 milioi eurotik gorako laguntzak eskatu dira. Eskaeren ia erdia 2021ean aurkeztu dira, eta guztizkoaren laurdena 2021eko uztailean.

Laguntza hauen izapidetzearen ezaugarri nagusia da oso konplexua dela, bai diruz lagundu beharreko proiektuei buruzko dokumentazio teknikoa aztertu eta aztertzeari dagokionez, bai onuradunei eskatutako baldintzak betetzen diren jakitearren berrikusi beharreko administrazio dokumentazio luzea egiaztatzeari dagokionez. Horren ondorioz, ia kasu guztietan, eskaerak eta horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko errekerimenduak egin behar izan dira. Eskaera askotan, behin baino gehiagotan eskatu behar izan da.

Eskaerak une jakin batzuetan aurkezten direnez, eta laguntza-espediente horien instrukzioa konplexua denez, ezinezkoa da aurkeztutako eskaera guztiak deialdian ezarritako sei hilabeteko epean ebaztea, nahiz eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak horretarako eskuragarri dauden baliabide material eta giza baliabide guztiak erabili.

Hori dela eta, azaldutako arrazoiengatik, beharrezkoa da ebazteko epean dauden eskaerak ebazteko epea luzatzea, aplikatu beharreko indarreko araudian xedatutakoaren esparruan, kontuan hartuta, gainera, luzapen horrek ez duela laguntzen izaera edo helburua aldatzen, ezta hirugarrenen eskubide edo interes legitimoetan kalteak edo ondorio kaltegarriak eragiten ere.

Horri dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. artikuluan ezartzen duenez, salbuespen gisa, eskuragarri dauden giza baliabideak eta baliabide materialak agortzen direnean, ebazteko eskumena duen organoak erabaki dezake, hala badagokio, organo instrukzio-egileak edo ebazteko eskumena duen organoaren goragokoak proposatuta, ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea, horretarako arrazoiak emanez, baina, betiere, prozedura izapidetzeko ezarritako epea gainditu gabe. Epeak luzatzeari buruz ebazten duen erabakiaren aurka, zeina interesdunei jakinarazi beharko baitzaie, ezin izanen da errekurtsorik jarri.

Aurrekoaren osagarri gisa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluaren hirugarren apartatuan xedatzen da ezen, bai interesdunen eskaera, bai epea luzatzeko erabakia kasuan kasuko epea bukatu baino lehen gertatu behar direla, eta ezin dela luzatu jada bukatuta dagoen epe bat.

Azaldutako guztiagatik, egokitzat eta beharrezkotzat jotzen da laguntza-eskaerak ebazteko eta behar diren ebazpenak jakinarazteko sei hilabeteko gehieneko epea luzatzea, beste sei hilabetez, hasierako 6 hilabeteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdiaren zortzigarren oinarrian ezarrita dagoen gehieneko ebazpen epea 6 hilabete luzatzea, baina, betiere, ebazpen honen egunean kontatuta, eskaerak ebazteko hasiera batean aurreikusitako 6 hilabeteko epea agortua ez duten eskaerei dagokienez. Dirulaguntza horien deialdia Etxebizitzako zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 234/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen, 737/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (PREE programa). Epearen luzapena hasiera batean ezarrita zegoen 6 hilabeteko epea bukatu eta biharamunetik aurrera hasiko da kontatzen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta etxebizitzari buruzko informazio-webgunean (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/) argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: F2201008