25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LERIN

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin administrari-ofizial izateko lanpostu bat. Onartuen behin betiko zerrenda

Deialdia argitaratu zen 2021eko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai bakarra aurkeztu da, eta hori onartu da. Beraz, ez dago izangai bazterturik, eta deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 17ko 2022-004 Ebazpenari jarraikiz:

1. Behin betiko onesten da onartu eta baztertuen zerrenda hau:

–Onartuak:

VIRGINIA RODRÍGUEZ GONZÁLEZ

–Baztertuak: inor ez.

2. Probak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatzen dira:

Tokia: Leringo udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

Eguna: 2022ko otsailaren 10a.

Ordua: 9:00etan.

3. Proben kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen da eta 4. epaimahaikidea izendatzen da: idazkaria, Miriam Errea Aroca.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Lerinen, 2022ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2200656