249. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

526/2022 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta duten ikastetxeek hura 2023-2024 ikasturtera luzatzea eskatzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuak aukera eman du 2007az geroztik, modu esperimentalean, bi eskolaldi mota ezartzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia ematen duten ikastetxeetan: eskolaldi etengabea eta eskolaldi malgua.

Urte batzuk iraganik, eta ikastetxeek beraiek hezkuntza dinamikaz urtero autoebaluazioak egin ondoren eta kontuan hartuta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako jarraipena, Hezkuntza Departamentuaren iritziz garaia da esperimentazio aldia ixteko.

Hori guztia ikusirik, eta Hezkuntza Departamentua buru-belarri ari denez Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko eskolaldiak erregulatuko dituen araudi espezifikoa prestatzeko lanetan, ulertu behar da luzapenerako ebazpen hau eskolaldi etengabea eta eskolaldi malgua modu esperimentalean baimentzeko prozesuaren barruko azkena dela.

Ebazpen honen bidez arautzen da, modu esperimentalean 2023-2024 ikasturterako, beherago aipatzen diren ebazpenetan zerrendatutako ikastetxeek 2022-2023 ikasturtean duten eskolaldi mota luzatzea eskatzeko prozedura: 482/2021 Ebazpena, azaroaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diena zenbait ikastetxeri eskolaldi etengabea edo malgua 2022-2023 ikasturtera luzatzeko, eta 62/2022 Ebazpena, otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, onesten duena eskolaldi etengabea edo malgua ezartzea 2022-2023 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak emandako aldeko txostena, aipatu 482/2021 Ebazpenean eta 62/2022 Ebazpenean jasotako ikastetxeek eskolaldi etengabearen edo malguaren luzapena, kasuan-kasuan, eskatzeari buruz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ezartzea II. eranskinean adierazitako ikastetxeek eskolaldi etengabea edo malgua 2023­2024 ikasturterako luza dakiela eskatzeko prozedura, I. eranskinean xedatutakoaren arabera.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Eskolaldi etengabearen edo malguaren luzapena, 2023-2024 ikasturterako

1. Ebazpen honen II. eranskinean jasotako ikastetxeek eskolaldi etengabearekin edo malguarekin jarraitzen ahal dute 2023-2024 ikasturtean, kasuan-kasuan, aurretik Ikasketak Antolatzeko Atalari eskatuta.

2. Horretarako, ikastetxeek Eskola Kontseiluaren bilkura berezi baterako deia eginen dute, eta gai-zerrendan honako hauek bilduko dira, gutxienez:

a) I. eranskin honen 9. puntuan jasota ageri diren balizko aldaketak aurkeztuko ditu zuzendariak.

b) Botoa emateko eskubidea duten Eskola Kontseiluko kideek bozketa egitea eskolaldi mota luzatzeari buruz. Bozketaren akta eginen da, baita haren ondorioz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiarena ere, ebazpen honen III. eranskineko ereduari jarraituz. Akta jendaurrean paratuko da, ikastetxean.

3. Botoa ahal eta objektiboena izan dadin, Eskola Kontseiluaren bilkura egin aurretik kontseiluko kideek, egokitzat jotzen dituzten bideak erabiliz, eranskin honen 2a) atalean aipatzen diren aldaketei buruzko informazioa ematen ahalko diete ordezkatzen dituzten hezkuntza-komunitatearen sektoreei.

4. Kontsultarako galdera hau izanen da:

Dagoeneko baimenduta dagoen eskolaldi etengabea/malgua luzatzearen alde zaude?

BAI

EZ

5. Eskolaldi etengabea edo malgua, kasuan-kasuan dagokiona, 2023-2024 ikasturterako luzatuko da baldin eta Eskola Kontseiluan boto eskubidea duten kideen gehiengo osoak baiezkoa ematen badio arestiko galderari. Gehiengo osoa lortu ezean, edo luzatzeko eskaerarik aurkezten ez bada, ikastetxea eskolaldi zatitura itzuliko da (eskolak goiz eta arratsaldez) 2023-2024 ikasturtean.

6. Zuzendaritza taldeak erabakitzen badu proiektu berri bat aurkeztea eskolaldi etengabea edo malgua ezartzeko hurrengo deialdian, eta ikastetxeko hezkuntza komunitateak proiektu hori onesten ez badu, 2023-2024 ikasturtean aurreko puntuaren araberako eskolaldi mota izanen da.

7. Bozketaren emaitza edozein dela ere, III. eranskinaren kopia bat igorri beharko da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean, Ikasketak Antolatzeko Ataleko helbidera (ordenacion.academica@navarra.es), Hezkuntzako zuzendari nagusiak hari buruzko ebazpena eman dezan.

8. Luzapena onesteak berekin ekarriko du eskolaldi etengabea edo malgua betetzea baimena eman zitzaion deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintza berberetan, eta arreta berezia jarriko da alderdi hauek bete daitezen:

–Ikasleek eskubidea izanen dute asteko lau egunetan arratsaldez arreta jasotzeko, eta ikastetxeak eskaintzen dituen jardueretan aurreinskripzioa egiteko. Ikastetxeen betebeharra izanen da beti ikasle guztiei arreta ematen zaiela ziurtatzea.

–Jarduera bakoitzean izena emandako ikasleen kopurua ikusirik, zuzendaritza taldeak erabakiko du zer jarduera gauzatuko diren, kontuan hartuta ikasleen interesak eta ezaugarriak eta ikastetxearen baliabideak.

–Ikastetxeetako elkarbizitza erregelamenduaren aplikazioak, bai curriculum saioetan bai eskolaz kanpokoetan, bat etorri beharko du abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako ikasleen eskubide eta eginbeharrei eta ikastetxe horietako elkarbizitzari buruzkoan, erregelamenduz xedatutakoarekin.

–Jantokiko eta eskola garraioko zerbitzu osagarriei dagokion guztia zerbitzu horien gaineko indarreko araudian xedatutakoari eta ebazpen honetako jasotakoari lotuko zaio.

9. Hala ere, eskolaldi etengabearen kasuan, goizeko sarrera ordutegia eta irteerakoa (eskolaz kanpoko jarduerak barne) mantentzen badira, ikastetxeek barne aldaketak egiten ahalko dituzte, eskolaldia ebaluatu ondoren. Aldaketa horiek 2023-2024 ikasturtean aplikatuko dira, eta honako hauek izan daitezke:

a) Eskolaz kanpoko jarduera batzuen ordez beste batzuk jartzea. Jarduerak antolatzerakoan, ikastetxeen antolamendu aukeren barruan betiere, ikasleen premiak eta ezaugarriak izanen dira lehentasunezko irizpide. Oro har, barne jarduerak izanen dira, eta ikastetxean bertan egin beharko dira. Ikastetxetik kanpo egiten direnak –ikastetxetik kanpo egiten diren eskolaz kanpoko jarduerak–, ikastetxearen proiektu barrukoak izaten ahalko dira ikastetxearen ordutegiaren barruan egiten badira. Ikasleen joan-etorriak ikastetxearen ardura izanen dira, eta ikasleek ikastetxean egon beharko dute ikastetxean bertan egiten diren eskolaz kanpoko jarduerak amaitzen diren ordu berean.

b) Jolas-orduen eguneko egitura aldatzea, kontuan harturik hura finkatzeko modua izan behar dela 30 minutuko jolasaldi bat, 40 minutuko jolasaldi bat edo bi jolasaldi, 40 minutukoak biak baturik.

c) Curriculum saioen iraupena aldatzea.

Nolanahi ere, curriculum saioak eta jolasaldiak, guztira hartuta, gutxienez 1.550 minutukoak izanen dira oro har astean, jolasaldiak 40 minutukoak izanez gero, eta gutxienez 1.500 minutukoak, jolasaldiak 30 minutukoak badira.

10. Eskolaldi etengabea izanez gero, eskolaz kanpoko jarduerak bukatu ondotik aterako da garraioa. Ordutegi hori aitzinatzen ahalko da, betiere garraiorako ibilgailu bera erabiltzen duten ikasle guztien adostasuna lortuz gero, eta aldaketa horrek ukitzen ez badu ez garraioa partekatzen duten gainerako ikastetxeekiko koordinazioa, ez adjudikaziodunaren plangintza, ezta jantokiaren antolaketa ere. Ordutegian egin litekeen aldaketa horretarako beharrezkoa izanen da, ebazpen honen IV. eranskinean ezarritakoari jarraikiz, ikastetxeak horren berri ematea Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuari, 2023ko maiatzaren 1etik 25era, horrek ontzat eman dezan. Zerbitzuak oniritzia emandakoan, huraxe izanen da ukitutako ibilgailuaren irteera ordua 2023-2024 ikasturtean, ikastetxean ikasle berriak sartu ala ez.

11. Nolanahi ere, aurreko atalean xedatutakoa aplikatzeak eskola garraioaren irteera orduan eragiten dituen aldaketei, edo ikasleren batek eskola garraioa ez erabiltzeko erabakiari dagokienez, jantoki zerbitzuaren gaineko indarreko araudian xedatutakoa beteko da, eta ikastetxeek horren berri eman beharko diete familiei, bai eta zerbitzuaren erabilerarako horrek dauzkan ondorioena ere.

12. Ikastetxeek aldatu nahi badute goizean sartzeko ordua edo irteerakoa (eskolaz kanpoko jarduerak barne, kasua bada), Hezkuntza Departamentuak onetsitakoaz beste bat izateko, berriz eskatu beharko dute baimena hurrengo deialdian, Hezkuntza Departamentuak horretarako ezartzen duen prozeduraren arabera beste proiektu bat aurkezturik.

II. ERANSKINA

Eskolaldi etengabea duten ikastetxeen zerrenda

(482/2021 Ebazpena eta 62/2022 Ebazpena)

IKASTETXEA

HERRIA

San Babil HLHIP

Ablitas

Gabriel Valentín Casamayor HLHIP

Oibar

La Cruz HLHIP

Allo

Almandoz HLHIP

Almandoz

Sagrado Corazón Ikas. It.

Altsasu

Zelandi HLHIP

Altsasu

Iñigo Aritza Ikastola

Altsasu

Lokiz HLHIP

Antzin

Virgen de la Cerca HLHIP

Andosilla

Ezkaba HLHIP

Antsoain

Añorbeko HLHIP

Añorbe

San Miguel HLHIP

Agoitz

Arbizuko Herri Eskola HLHIP

Arbizu

Nazabal HLHIP

Areso

Sancho Ramírez HLHIP

Arguedas

Arraioz HLHIP

Arraioz

La Balsa HLHIP

Arroitz

Urraca Reina HLHIP

Artaxoa

Auzperri HLHIP

Aurizberri (Erroibar)

Mater Dei Ikas. It.

Aiegi

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

Azpilkueta HLHIP

Azpilkueta

Alaiz HLHIP

Barañain

Eulza HLHIP

Barañain

Los Sauces HLHIP

Barañain

Martín Azpilcueta HLHIP

Barasoain

Beireko HLHIP

Beire

Río Arga HLHIP

Berbintzana

Beriaingo HLHIP

Beriain

Mendialdea I HLHIP

Berriozar

Araxes HLHIP

Betelu

Santa Ana HLHIP

Buñuel

Ermitaberri HLHIP

Burlata

Hilarión Eslava HLHIP

Burlata

San Juan de Jerusalén HLHIP

Cabanillas

Teresa Bertrán de Lis HLHIP

Cadreita

Virgen del Soto HLHIP

Caparroso

Virgen de Gracia HLHIP

Cárcar

Virgen de la Oliva HLHIP

Zarrakaztelu

Santa Vicenta María HLHIP

Cascante

Francisco Javier Sáenz de Oiza HLHIP

Kaseda

Dos de Mayo HLHIP

Castejón

Otero de Navascués HLHIP

Cintruénigo

Ciudad de Corella HLHIP

Corella

Cerro de la Cruz HLHIP

Cortes

Virgen de Nievas HLHIP

Deikaztelu

San Miguel HLHIP

Doneztebe

Elizondo HLHIP

Elizondo

Erratzu HLHIP

Erratzu

San Esteban HLHIP

Erroibar

Santa Ana Ikas. It.

Lizarra

Landagain HLHIP

Etxalar

Andra Mari Ikastola

Etxarri Aranatz-Arbizu

San Donato HLHIP

Etxarri Aranatz

Doña Álvara Álvarez HLHIP

Faltzes

Juan de Palafox HLHIP

Fitero

Virgen del Rosario HLHIP

Fontellas

Elías Terés HLHIP

Funes

Santos Justo y Pastor HLHIP

Fustiñana

Orreagako Ama HLHIP

Garralda

Gartzain HLHIP

Gartzain

Andrés Narbarte Xalto HLHIP

Goizueta

Virgen Blanca HLHIP

Uharte

Isterria HB Ikas. It.

Ibero (Oltza zendea)

Irurita HLHIP

Irurita

Atakondoa HLHIP

Irurtzun

Pulunpa HLHIP

Ituren

Arrano Beltza HLHIP

Iturmendi

Oihanzabal HLHIP

Jauntsarats (Basaburua)

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

Lakuntza

San Miguel HLHIP

Larraga

Legasa HLHIP

Legasa (Bertizarana)

Erleta HLHIP

Leitza

Lekaroz HLHIP

Lekaroz

Ibarberri HLHIP

Lekunberri

Doña Blanca de Navarra HLHIP

Lerin

Tantirumairu ikastola

Lesaka

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

Lodosa

La Milagrosa Ikas. It.

Lodosa

Santa María HLHIP

Los Arcos

San Juan HLHIP

Irunberri

San Bartolomé HLHIP

Martzilla

Santa Ana HLHIP

Mélida

San Francisco Javier HLHIP

Mendabia

Nuestra Señora de los Dolores Ikas. It.

Mendabia

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

Mendigorria

Nuestra Señora del Patrocinio HLHIP

Milagro

San Benito HLHIP

Miranda Arga

Santa Bárbara HLHIP

Elo

Honorio Galilea HLHIP

Monteagudo

Mardones y Magaña HLHIP

Murchante

Raimundo Lanas HLHIP

Murillo el Fruto

San Miguel HLHIP

Noain

Obanosko HLHIP

Obanos

Otsagabia HLHIP

Otsagabia

Domingo Bados HLHIP

Olazti

Príncipe de Viana HLHIP

Erriberri

Auzalar HLHIP

Orkoien

San Miguel HLHIP

Orkoien

Oronoz HLHIP

Oronoz

San Salvador HLHIP

Oteitza

Buztintxuri HLHIP

Iruña

Cardenal Ilundáin HLHIP

Iruña

Doña Mayor HLHIP

Iruña

José Mª Huarte HLHIP

Iruña

Lago de Mendillorri HLHIP

Iruña

Ermitagaña HLHIP

Iruña

García Galdeano HLHIP

Iruña

Iturrama HLHIP

Iruña

Mendigoiti HLHIP

Iruña

Mendillorri HLHIP

Iruña

Nicasio de Landa HLHIP

Iruña

Rochapea HLHIP

Iruña

San Francisco HLHIP

Iruña

San Jorge HLHIP

Iruña

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

Iruña

El Molino HB Ikas. It.

Iruña

Juan Bautista Irurzun HLHIP

Azkoien

Pitillasko HLHIP

Pitillas

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada (Murillo el Cuende)

San Bartolomé HLHIP

Ribaforada

Julián Gayarre HLHIP

Erronkari

Saldias HLHIP

Saldias

Alfonso X "El Sabio" HLHIP

San Adrián

Luis Gil HLHIP

Zangoza

Nuestra Señora de la Asunción HLHIP

Santakara

Hermanas Uriz Pi HLHIP

Sarriguren

Joakin Lizarraga HLHIP

Sarriguren

Nuestra Señora del Rosario HLHIP

Sartaguda

Virgen de las Nieves HLHIP

Sesma

Sunbilla HLHIP

Sunbilla

Marqués de la Real Defensa HLHIP

Tafalla

Garces de los Fayos Ikastola

Tafalla

Escuelas Pías Ikas. It.

Tafalla

Elvira España HLHIP

Tutera

Griseras HLHIP

Tutera

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

Monte San Julián HLHIP

Tutera

Tutera Torre Monreal HBIP

Tutera

San Miguel HLHIP

Uharte Arakil

Uxueko HLHIP

Uxue

Urdiain HLHIP

Urdiain

Urrotz HLHIP

Urrotz-Hiria

Félix Zapatero HLHIP

Valtierra

Ricardo Campano HLHIP

Viana

Erentzun ikastola

Viana

El Castellar HLHIP

Alesbes

San Veremundo HLHIP

Villatuerta

Atargi HLHIP

Atarrabia

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atarrabia

Ziga HLHIP

Ziga

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

Zubiri (Esteribar)

Zugarramurdi HLHIP

Zugarramurdi

Eskolaldi malgua duten ikastetxeen zerrenda

(482/2021 Ebazpena eta 62/2022 Ebazpena)

IKASTETXEA

HERRIA

Zumadia HLHIP

Abartzuza

Aurizko HLHIP

Auritz

Lizarra Ikastola

Lizarra

III. eranskina: Eskola Kontseiluak eskolaldia luzatzearen gainean egindako bilerako bozketaren akta.

IV. eranskina: eskolaldi etengabearen luzapena. Garraioaren irteera ordua aurreratzea.

Deskargatu III. eta IV. eranskinak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2215604