248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-EXT-121

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ur komisarioak 2022ko ekainaren 24an erabakita, ofizioz eman zaio hasiera ur aprobetxamendu baten emakidarako eskubidea azkentzeko espedienteari, iraungita dagoelako. Hauek dira aprobetxamenduaren, ezaugarriak:

Titularra: Miguel Angel Díaz de Cerio Domingo

Xedea: ureztaketarako azaleko uren emakida bat azkentzea (2004-A-30).

Ur-ibilgua: Longar ibaia (Longar erreka)

Hargunearen koordenatuak: Eremua: 30T UTMX: 550.623 UTMY: 4.703.616

Alderdia: La Plana (20. poligonoa, 94., 96. eta 97. lurzatiak)

Udalerria: Viana (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,11 l/s

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2006ko martxoaren 10eko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 55. liburukia, 62. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es posta elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215336