248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Gune zoologikoa instalatzea

Francisco Mariano Carricondo Gomezek jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, gune zoologikoa instalatzeko Arroizko 4. poligonoko 272. lurzatian.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan eta hura garatzen duen erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 41.1 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal idazkaritzan, hogei egunez, hura aztertu eta, kasua bada, bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleon Segura.

Iragarkiaren kodea: L2215636