248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-A-103

Jesús Equisoain Ripak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamenduaren emakida eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús Equisoain Ripa.

Ur-ibilgua: Inbuluzketa erreka.

Hargunearen udalerria: Inbuluzketa-Esteribar (Nafarroa).

Uneko gehieneko emaria hargunean: 3,3 l/s.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,002 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 31,2 m³.

Xedea: Ureztaketa.

Aprobetxamenduaren xedea da urtean 31,2 m³-ko ur bolumena (0,002 l/s-ko batez besteko emaria kontsumo handieneko hilabetean) hartzea Inbuluzketa errekatik, Esteribarko udal mugartean (Nafarroa), ETRS89, UTM-30, X: 619107, Y: 4753362 koordenatu puntuan, maiatzetik urrira bitarte, biak barne, ZP bateko potentziako elektroponpa bat erabiliz; ponpak bulkatzen du ura, gehienez ere 3,3 l/s-ko uneko emaria, m³ banako edukiera duten bi biltegitaraino. Biltegietatik eginen da 0,005 hektareako baratze baten ureztaketa, aipatutako udal mugarteko 24. poligonoko 234. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215076