248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-A-126

Ibarrola Equiza SCk honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ibarrola Equiza SC.

Ur-ibilgua: Erro ibaia.

Hargunearen udalerria: Lizoain-Arriasgoiti (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,009 l/s.

Xedea: Kontsumo ondasunak ekoizten dituzten industriak.

Aprobetxamenduaren xedea da urtean, gehienez ere, 90 m³-ko ur bolumena hartzea (0,009 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean) Erro ibaiaren ibilgutik, Lizoaingo udal mugartean (Nafarroa), zehazki koordenatu hauek dituen puntuan: UTMX: 625517, UTMY: 4739906 (ETRS89; Eremua 30T). Horretarako, motoponpa bat erabiliko da ura bulkatzeko, 25 m³ inguruko edukiera duen zisterna mugikor bateraino; zisterna horretan garraiatzen da ura, hainbat lanetan erabiltzeko, besteak beste Urrotz-Hiriko udal mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 100. lurzatian dagoen nekazaritza biltegi bateko nekazaritza ibilgailuak garbitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215075