248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-A-144

Tebasko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Tebasko Kontzejua.

Ur-ibilgua: Errekaldea edo Besaires erreka-zuloa (Elortz ibaiaren arroa).

Hargunearen tokiak: Huertas, Olatzerreka.

Hargunearen udalerria: Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).

1. hargunearen koordenatuak: UTMX: 611006, UTMY: 4728068 (Eremua 30T ETRS89).

2. hargunearen koordenatuak: UTMX: 611517, UTMY: 4729091 (Eremua 30T ETRS89).

Gehieneko bolumena urtean: 608,3 m³.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,07 l/s.

Ureztatu beharreko azalera: 0,501 hektarea.

Xedea: Ureztaketa.

Aprobetxamendua bi hargunek osatzen dute, Errekaldea erreka-zuloan, Elortz ibaiaren arroan, Tebas-Muru Artederretako udal mugartean (Nafarroa); urtean 608,3 m³-ko bolumena hartuko da, 0,07 l/s-ko batez besteko emaria kontsumo handieneko hilabetean, gasolinazko 2 ZP-ko bi motoponpa mugikorren bidez; motoponpek ura bulkatzen dute, gehienez ere 2 l/s-ko uneko emaria, guztira 65 m³-ko edukiera duten polipropilenozko biltegi batzuen bidezko erregulazio sistema batera, 13 azpisektoretan banatuta, ureztatu beharreko 2 eremuetan: 1. poligonoko 301. lurzatia (1. eremua) eta 2. poligonoko 92. lurzatia (2. eremua), guztira 0,501 hektareako baratzea ureztatzeko, Tebas-Muru Artederretako udal mugartean (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215074