248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-A-31

José Antonio Jiménez Recaldek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua ematea eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Antonio Jiménez Recalde.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,004 l/s.

Xedea: Ureztaketa.

Aprobetxamenduaren xedea da urtean, gehienez ere, 40 m³-ko ur bolumena hartzea, 0,004 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean, Zaraitzu ibaiaren ibilgutik, Irunberriko udal mugartean, zehazki koordenatu hauek dituen puntuan: UTMX: 639035, UTMY: 4723551 (ETRS89; Eremua 30T). Horretarako, ponpa zentrifugo bat erabiliko da ura bulkatzeko, gehienez ere 1 l/s-ko uneko emaria, hazbete bateko hodi batetik PVCzko lau biltegitaraino (m³ banakoak); biltegi horietatik egiten da 0,03 hektareako baratzearen ureztaketa, tantakako sistemaz, Irunberriko udal mugarteko 6. poligonoko 193. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215071