248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2022-P-221

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 104. artikuluarekin bat etorriz, Ultracongelados de Cortes SLUk proiektuen lehiarako tramitea eskatu du, honako datu hauek adierazita:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultracongelados de Cortes SLU.

Xedea: Ur-aprobetxamenduaren emakida.

Arroa: 2 putzu, Lobo erreka-zuloa, Huecha ibaiaren ezker aldean (90128).

Udalerria: Cortes (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 25,835 l/s.

Xedea: Kontsumo ondasunak ekoizten dituzten industriak.

Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak. Hemen azaldutako ur-emaria halako bi baino gehiago eskatuz gero, eskaera ez da tramitera onartuko, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia eta maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua) 105. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoarekin bat. Nolanahi ere, interesdunek artikulu beraren 3. apartatuan horrelako kasuetarako adierazitako tramitazioa baliatzen ahalko dute.

Gerora egindako eskaerak ez dira tramitatuko, baldin eta berekin badakarte hasierako eskaeran adierazitako emaria halako bi baino gehiago erabiltzea. Nolanahi ere, eskatzaileak eskatu nahi baldin badu finkatutako muga baino handiagoko emaria, baliatzen ahalko du Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 105. artikuluko 3. apartatuan adierazitako tramitazioa.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, 10:00etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak edo haien ordez aritzen direla frogatzen dutenak ager daitezke ekitaldi horretara, baina bertaratuko direla berretsi beharko dute mezu elektroniko bat bidalita superficiales@chebro.es helbidera, iragarki honen goiburuan agertzen den espediente zenbakia adierazita. Akta eginen da, eta agertzen direnek eta Administrazioaren ordezkariak sinatuko dute.

Otsailaren 4ko 139/1960 Dekretuaren 5. artikuluko b) apartatuaren arabera, bidezkoa da konfrontazio eta txostenagatiko administrazio tasa bat ezartzea. Tasa hori ordaindu beharra sortzen da erkaketa eta txostenaren xede izan behar duen proiektua aurkezten den unean.

Zaragozan, 2022ko irailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215065