248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 22an egindako ohiko batzar orokorrean, Erakundearen bilkura aretoan egin baitzen, legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea aldaketa Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Erakundearen Idazkaritzan, 30 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aurkeztu ahal izateko bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin.

Lizarran, 2022ko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2215944