248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2023. ekitaldiko zerga-tasak

Arantzako Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, 2023. urterako zerga-tasak aldatzea onetsi zuen, 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinerako ondorioekin.

2023ko ekitaldirako zerga-tasa hauek izanen dira:

–Lurralde kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren indizea, 1,30.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %8.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arantzan, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2215631