248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako hauetan: ordenantza fiskala, Jurramendiko Mankomunitateak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena, eta ordenantza fiskala, Hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 22an osoko bilkuren aretoan egin ohiko batzar orokorrean, legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea honako hauen aldaketa: ordenantza fiskala, Jurramendiko Mankomunitateak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena, eta ordenantza fiskala, Hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

Espediente administratiboak interesdunen eskura egonen dira entitatearen Idazkaritzan 30 egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatu epea iragandakoan.

Lizarran, 2022ko azaroaren 24an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2215929