248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2023rako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2022ko azaroaren 18ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako aldaketa tarifetan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Fustiñanan, 2022ko azaroaren 23an.–Mankomunitateko burua, María Dolores Arrondo Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2215783