2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
1/2022 aurrekontu-aldaketa behin betiko onestea
Hasierako onespenaren akordioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 215. zenbakikoan, 2022ko urriaren 31n.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsita gelditu da 1/2022 aurrekontu-aldaketa (2022/PCD-GEN-MCP/000431).
Araudi aplikagarria: Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.
Aldaketaren xehetasuna:
422.464,34 euroko kreditu-transferentzia 2022ko gastuen aurrekontuko aurrekontu-aplikazio hauetatik (gutxitzea):
FUNTZ. | EKON. | AURREKONTU-APLIKAZIOA | TRANSFERITU BEHARREKO KREDITUA |
4411 | 2270604 | Bidaiarien hiri-garraio kolektiboa / Garraio-azterlana eta -kudeaketa | 35.000,00 |
4411 | 2270605 | Bidaiarien hiri-garraio kolektiboa / Mugikortasun-azterlanak | 40.000,00 |
4411 | 2270609 | Bidaiarien hiri-garraio kolektiboa / Garaje berrien azterlanak | 30.000,00 |
4411 | 2270802 | Bidaiarien hiri-garraio kolektiboa / EHGko txartelak kargatzeko zerbitzua | 62.464,34 |
4412 | 2260201 | Bidaiarien beste garraio bat / Taxi zerbitzuaren informazioa eta sustapena | 40.000,00 |
4411 | 7500001 | Bidaiarien hiri-garraio kolektiboa / Nafarroako Foru Komunitateari, abiadura komertziala hobetzeko ekintzetarako | 20.000,00 |
4411 | 7622001 | Bidaiarien hiri-garraio kolektiboa / Udalei, abiadura komertziala hobetzeko ekintzetarako | 20.000,00 |
9120 | 2260400 | Gobernu-organoak / Juridikoak, auzietakoak | 175.000,00 |
GUZTIRA | 422.464,34 |
2022ko gastuen aurrekontu berbereko aurrekontu-aplikazio honetara (gehitzea):
FUNTZ. | EKON. | AURREKONTU-APLIKAZIOA | KREDITU- EMENDATZEA |
4411 | 4720001 | Bidaiarien hiri-garraio kolektiboa / Garraio publikoko transferentziak | 422.464,34 |
GUZTIRA | 422.464,34 |
Iruñean, 2022ko azaroaren 24an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2215888