248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa 1-166 lurzatian. Behin betiko onespena

Ukarko Udalak, 2022ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 166. lurzatian (1-152 eta 1-153 lurzatien elkarketaren bidez sortua). Helburua da lerrokadura eta gehieneko okupazio-eremu berriak ezartzea 1-166 lurzatian, eta Daniel Goy Gurpeguik sustatu du.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei jarraituz.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ukarren, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215879