248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdia, dirulaguntzak emateko tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteei (2022). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 660934.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/660934).

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 4ko erabakiaren bidez, deialdi publikoa onetsi zen, dirulaguntzak emateko tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteei, 2022ko aurrekontutik.

Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteek, baldin eta Zangozako gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen badituzte, bai eta horien proiektuek ere, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri hauen helburua honako hau da: Zangozako Udalaren laguntzak deialdi publiko bidez emateko izapideak eta baldintzak arautzea, bere aurrekontuak zehazten dituen mugen barruan, Zangozako herritarren ongizatearen garapenean eragina duten programak egiteko, jarduerak eginez prebentzio, laguntza, ikerketa, gizarteratze eta esku-hartze sozialaren arloetan.

Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 3.000 eurokoa izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oinarri arautzaileak, hemen: http://www.sangüesa.es.

Zangozan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2215951