248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2023ko lan-egutegia

Oteitzako Udalak, 2022ko azaroaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, 2023ko lan egutegia onestea udalaren zerbitzuko langileendako. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Onestea honako egun hauek, igandeez gain, jaiegun izatea eta haietan itxita egotea udal bulegoak:

Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundearen festa, Errege eguna.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.– Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluarekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), Oteitzako Udaleko Administrazioaren urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen da, eta honela eginen da:

1. Eguneko lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:30etik 15:30 arte bete beharrekoa, astelehenetik ostiralera.

2. Lanaldiaren banaketa hori ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi bereziren bat duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.).

3. Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 29a herriko jaia dela eta 3 egun daudela ebazpen honen lehenbiziko xedapenean ezarri bezala. Horrek, beraz, egiazko 218 lanegun egiten ditu.

Hirugarrena.–Oteitzako Udalaren Erregistro Orokorra 09:30etik 13:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean, orok jakin dezan.

Bosgarrena.–Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo,

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Oteitzan, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2215594