248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2023ko lan-egutegia

Orkoiengo Udaleko alkateak 2020-0834 Ebazpena eman du azaroaren 22an, 2023rako lan-egutegia onesteko udal langileentzat. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik Orkoiengo Udalak 2022ko uztailaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakia, proposatzen duena 2023ko irailaren 29a, San Migel eguna, herriko jaieguna izan dadin.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan-egutegiaren proposamena, indarrean dagoen legediak emandako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 5a eta 6a: Konstituzio eguna eta haren bezpera.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Orkoiengo Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketaren banaketa zazpi ordu eta hogei minutukoa izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko zazpietatik arratsaldeko lauetara, Orkoiengo Musika Eskolako langileen eta beste ordutegi bat ezarrita dutenen kasuan izan ezik.

3.–Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak udal bulegoetan: goizeko 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere.

5.–Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo,

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Orkoienen, 2022ko azaroaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2215788