248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Tasa eta prezioak arautzen dituen ordenantzan, zerbitzu publikoak emateko eta hainbat jarduera egiteko: aisialdiko ikastaroak, Udan Euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, Udalak egiten dituenak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean egiten diren emanaldiak. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2022ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea udalerri honetako tasa eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan.

Horren iragarkia 2022ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an, eta ordutik hogeita hamar egun baliodunean egon zen jendaurrean. Epe hori iragan zen inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta osorik ematen da argitara Tasa eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan eginiko aldaketaren testua.

Olaztin, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

ORDENANTZAREN ALDAKETA

Tarifen eranskina

6.–Ludoteka/gaztetxoko zerbitzua.

–Izena emandako adingabe bakoitza: 5,00 euro/ikasturte.

–Izena emandako familia-unitate bereko bi adingabe edo gehiago: 8,00 euro/ikasturte, izena emandako adingabe guztiak barne harturik.

Xedapen iragankor bat eransten da, honako hau dioena:

XEDAPEN IRAGANKORRA

6. punturako ("Ludoteka/gaztetxoko zerbitzua") tarifa berriak aplikatuko zaizkie 2022-2023 aldian eta hurrengoetan emandako zerbitzuei.

Iragarkiaren kodea: L2215886