248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea: behin betiko onestea Zabalegiko 3. eremuko UE-3.1 unitatearen aldaketa xehatua

2008ko maiatzaren 27an, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Planeamenduaren Erregistroan, honako hau jaso zen: Noain Elortzibarko Udal Planaren Zabalegiko 3. eremuko U.E. 3.1 unitatearen aldaketa xehatua behin betiko onesteko espedientea.

Beraz, hirigintzako araudi aldatua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215505