248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2023ko karga-tasak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2022ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2023ko ekitaldirako, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta aurreko paragrafoan xedatutako epean ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Murillo el Fruton, 2022ko azaroaren 25en.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2215990