248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

4., 5., 6., 7. eta 8. aldaketak 2022ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 4., 5., 6., 7. eta 8. aldaketak 2022ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arradan (Murillo El Cuende), 2022ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2216300