248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2023ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Murchanteko Udalaren tasa eta prezio publikoak aldatzea 2023ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murchanten, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2215633