248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2023rako karga-tasak

Gardeko Udalak, 2022ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen:

–Zergak.

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %0,30 izanen da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %3,00.

3.–Obra lizentziaren tasa: %0,12, eta gutxienez 15 euro.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren ehunekoak onestea; hain zuzen, honako hauek:

0,50

20 urte edo hortik gora

0,20

19 urte

0,20

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,12

9 urte

0,19

8 urte

0,35

7 urte

0,41

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,18

3 urte

0,11

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Garden, 2022ko azaroaren 23an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2215780