248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 23an hartua, bi toponimoren izen ofizialak onesten dituena: Intzua eta Beraskieta.

Euskarari buruzko Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko toponimoek gaztelaniaz eta euskaraz izanen dutela izen ofiziala, artikulu horretan berean adierazitako arauei jarraituz eta foru legean ezarritako eremuen arabera. Eta haren 2. apartatuak aipatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola toponimo horiek zehaztea, aldez aurretik Euskaltzaindiaren txostena ikusita, eta horren berri Nafarroako Parlamentuari eman beharko zaiola.

Nafarroako Toponimia Ofizialaren Datu Basea mantentzeko eta arazteko lanen barruan, datu base horretan ez zegoen toponimo baten berri izan da: Intzua. Lesakan dago, eta Bidasoa ibaiaren uharte bati dagokio. Era berean, dokumentazio berria agertu denez, beste toponimo baten ortografia berrikusi da, Legasako Kontzejuko paraje bati dagokiona, Bertizaranako udalerrian, zeina Belaskitatik Beraskietara pasatzen baita forma ofizial idatzian.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Toponimo hauen forma ofiziala onartzea: Intzua eta Beraskieta.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau helaraztea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta jakinaraztea Bertizaranako eta Lesakako udalei eta Euskaltzaindiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2215649