248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, Aparkatzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Eulateko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aparkatzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Erabakia 2022ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an, eta jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jo eta aldaketaren testu osoa ematen da argitara, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Eulaten, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

ALDAKETA APARKATZEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAN

3. artikulua. Debekuak.

Berariaz debeku da:

a) Aparkatzea erantsitako planoan zehazten den kale tartean, ekainean, uztailean eta abuztuan, eta urteko jaiegun eta asteburu guztietan.

b) Oro har, debeku da honako hauetan aparkatzea:

–Hiriguneko lorategietan edo antzeko ezaugarriak dituzten tokietan.

–Bidegurutzeetan edo horien inguruetan, larriki oztopatuz edo arriskua sortuz.

–Etxe eta etxabeetako ateen parean, eta finka partikularretarako sarbideetan.

–Aziendari sarbidea oztopatuz abeltzaintzako zerbitzuko hesietara eta edanlekuetara.

c) Ibilgailuetan kanpatzea hirigunearen barnean.

Iragarkiaren kodea: L2215591