248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ollokiko kirol anitzeko pista arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ollokiko kirol anitzeko pista arautzen duen ordenantza.

Ordenantza onesteko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Ollokiko kirol anitzeko pista arautzen duen ordenantza, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Esteribarren, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2215965