248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2022ko irailaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen ordenantzan.

Iragarkia 2022ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Ondotik testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazolatzen, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ALDAKETA

Kirol eta kultura jardueretarako prezio publikoak

Udalaren kirol instalazioetan abonamendua duten heldu erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 100 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 50 euro.

Udalaren kirol instalazioetan abonamendurik ez duten heldu erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 130 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 50 euro.

Udalaren kirol instalazioetan abonamendua duten heldu ez-erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 50 euro.

Udalaren kirol instalazioetan abonamendurik ez duten heldu ez-erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 280 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 50 euro.

Udalaren kirol instalazioetan abonamendua duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 90 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 40 euro.

Udalaren kirol instalazioetan abonamendurik ez duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 115 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 40 euro.

Udalaren kirol instalazioetan abonamendua duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, ez-erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 200 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 40 euro.

Udalaren kirol instalazioetan abonamendurik ez duten 14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), jubilatuak eta pentsiodunak, ez-erroldatuak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 165 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 250 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 40 euro.

Zizur Zendeako ekonomia-jardueren gaineko zerga ordaintzen dutenak erroldatutzat hartuko dira ordenantza honetako prezioak aplikatzerakoan.

Iragarkiaren kodea: L2215571