248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2023tik aurrerako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak behin betiko onartzea

Oltza Zendeako Udalak, 2022eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023tik aitzina indarra izango duten karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Iragarkia 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 11an.

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2023tik aurrerako.

1.1. Ondasun gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,17.

1.2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: Karga-tasa %3,5.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Gutxieneko udal indizea: 1,30.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

–Karga-tasa: %10.

1.5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Karga-tasak:

–Lehen urtea: %0,35.

–Bigarren urtea: %0,75.

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

1.6. Haur eskolako zerbitzuaren tasa: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin izenpetutako hitzarmenaren eta dagokion moduloaren ehunekoa onartzeari buruzko 2016ko otsailaren 25eko Osoko Bilkuraren erabakiaren arabera.

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2023ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izango dituzte.

Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Foru Lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Oltza Zendean, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2215945