248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

2022ko azaroaren 10eko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, 2023rako lanekoak ez diren egunen egutegi ofiziala ezartzen da, ordaindua eta berreskuraezina, Nafarroako Foru Komunitatean;

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2023. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 16a, jaieguna herrian. San Anton.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2023ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Era berean, udal bulegoak itxiak egonen dira uztailaren 17an eta 18an, herriko jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta jaiegun deklaratuak diren aipatutako egunak.

Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cadreitan, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2215689