248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkate udalburuaren 2022ko azaroaren 16ko 230. Ebazpenaren bidez, 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, eman zuena Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala (argitaratu zen 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an).

Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea 2023ko aste barreneko jaiegunen egutegia Cabanillasko Udalaren zerbitzuko langileentzat, hementxe zehaztu bezala:

Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundearen festa, Errege eguna.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Abuztuaren 16a: herriko jaieguna.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:

Abuztuaren 17a, 18a, eta 21a eta irailaren 22a.

Hirugarrena.–1.592 izanen da Cabanillasko Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

–Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

–Aurreko apartatuan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi berezia dutenei, zerbitzuaren beharrak direla eta, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek berariazko lan egutegia izanen baitute.

Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cabanillasko Udalaren iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cabanillasen, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2215934