248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Jardueren prezio publikoak arautzen dituen araua aldatzeko hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu du sarrera, inskripzioa, matrikula eta hezkuntza-, kultura-, kirol- edo gizarte-jarduerak direla-eta prezio publikoak arautzen dituen araua aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onartutako aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onartuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2215976