248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal ordenantza aldatzeko hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman dio Burlatako udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal ordenantzaren aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, onartutako aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2215942